XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antziñako ate zarra ere or agiri zaigu.

Iñaziok berak askotan irikia ta itxia, etxeko eleizatxoan sartzen zanean.

Etxeko eleizatxoa Iñazio umea zala egiña degu eleizatxo au.

Bertan zenbat otoitz, zenbat negar gozo egin ote zitun Iñazio deunak!.

Batez ere elbarrituta poliki-poliki, errenka jeisten zanean.

Luzaro egon oi omen zan ixil-ixil bere Zeruko Amarekin biotza goxo-goxo eztitsu zuala.

Orregatik eleizatxo onek dauzka Iñazio deunaren oroigarri ederrenak.

Ama Birjiñaren irudi orretxen aurrean belaunikaturik otoitzean jarduten zan Loyolako mutil gaztea.

Iñaziok sei edo zazpi urte zitula, etxera ezkondu zan bere anai zarrena Araoz tar Madalenarekin.

Españiko erregiñak, Madalena'ren oso lagun aundia zalako, Zeruko Amaren irudi orixe eman zion ezkontza-saritan.

Pozik zan Loyola'ko andre gaztea, Ama Birjiñaren irudia ain polita zala ikustean; baña oso arrituta gelditu zan izarditan arkitu zuanean.